Domeka honetan itxiko da Kontrargi Argazki Kolektiboko
lagunek Santiago – Santa Ana jaietan jasotako irudiekin osatutako
argazki erakusketa. Hogeita hamar argazkitan aurtengo festek
emandakoa batu dute, txupinazoa, sokamuturra eta txaranga besteak beste.
Jaiei begira antolatutako lehiaketak arrakastarik izan ez badu ere,
Silbia Loskos gaztearen erretratuak ere batu dituzte kiroldegiko erakustaretoan.
Erakusketa kolektiboa 25. urteurrenaren harira antolatutako erakusketa da. Hona orduko argazki bat, Mikel Valero, Juanma Berrueta, Alberto Arizaga eta Isaac Zamakola ageri dira.
{mosimage}
Erakusketa ordutegia:
Zapatu eta domeka: 12:00etatik
13:30era.
Ant: Kontrargi Argazki Kolektiboa
{mosimage}
{mosimage}
Juan Ramon Jabory zumaiarraren erakusketa abenduan
Aurreikusitako hurrengo erakusketa abenduan jarriko dute martxan,
Juan Ramon Jabory zumaiarraren “Prenigracio por el camino de la
paz” izenburupean.