Alderdi politikoek euren iritzia eman dute ETAren iragarpenaren gainean

plaentxia_com 2011ko urr. 27a, 15:39

ETAren iragarpenak eragindako sentsazioen gainean eta etorkizunean eman beharreko pausoen gainean hitz egin dugu, Hiart Arluziaga, Soledad del Bosque, Iker Aldazabal, Mikel Santiago eta Monika Murorekin. (+gehiago)

 
Galdera hauei erantzun dire herriko alderdiek: 
 
1.-Zela hartu dozu ETAren iragarpenaren notizia?
 
2.-Komunikatuaren atzetik ze urrats eman beharko dira?
 
HIART ARLUZIAGA, Bilduko Soraluzeko alkatea: “Herri-izaera eta erabakitzeko eskubidea aitortzetik dator konponbidea”  
 
1.-Herri gisa garai historiko berria abiatzeko unea iritsi dela uste dut.  
 
2.-ETAren erabakiak ez du gure herrian dagoen gatazka politikoa desagerraraziko. Herri izaeraren eta erabakitzeko eskubidearen aitortzatik etorriko da konponbidea. Beraz, ziklo armatuaren amaiera eta gero, behingoz eztabaida politikoari heltzeko garaia da. Bi gobernuek ETArekin gatazka politikoa ondorioei heldu behar diote eta euskal alderdiek arazo politikoari. Bestetik, herriak, irekitako prozesua bultzatu, babestu eta sostengatu behar du. Bakea, demokrazia eta askatasunera eramango gaituen itsasontziak herritarren parte hartze eta bultzada beharrezkoak ditu portu onera iristeko.  
 
IKER ALDAZABAL, EAJ-PNV: Berradiskidetasunaren aldeko urratsak eman beharko dira”
 
1.-Ilusioz, azken aldian pil pilean zegoen notizia zen eta azkenean ere iritsi da, Nahiz eta berandu iritsi. Atzera begiratuz, hainbeste urte ondoren hainbeste
hildako, sufrimendu, espetxeratu ... zer lortu du ETA k bere ekintza armatuekin ?
2.-Herri honen behin betiko bake, normalizazio politiko, sozialaren eta Adiskedetasunaren aldeko urratsak eman beharko dira inplikatuta dauden
agente guztien aldetik, guztien aldetik. 
 

SOLEDAD DEL BOSQUE, PSE-EE:  “Elkarlana eta errespetuzko elkarbizitza dira gakoak” 
 
1.-ETA ren komunikatua esperantza haundiz jaso dut duen esanahiagatik, baina aldi berean, mesfidati naiz. Izan ere, egiaz, behin-betiko komunikatua bada, zergatik agertu dira burua estatila, herri honek diktadura garaitik jaso dugun albiste onena emateko? 
 
2.-Uste dut elkarrekiko errespetuzko elkarbizitza baten alde lan egin behar dugula. Aurrera begira eta iraganaz sekula ahaztu gabe, gure Herria ETAren biolentziarik gabe ikusiko ez duten biktima horiez ahaztu gabe, ezingo dute bizitzaz eta askatasunaz gozatu horretarako eskubide guztia izan zuten arren,
 

MIKEL SANTIAGO, EA: Estatuek mugitzen hasi behar dute” 
 
1.-Ilusiñoz eta itxaropenez hartu dot ETAren komunikatua. ETAk bere jarduera behin betiko amaitziak sufrimendu eta min haundixa ekarri daben indarkerixa egoera bateri bukaeria emotia dakar. Aro barri baten sartzen gara eta hemendik aurrera gatazka politikua bere dimentsiño osuan hartzeko aukeria emongo dau. Bukatu dira aitzakixak estatuen inmobilismuari eusteko eta euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko prozesu bateri ezetz esateko. Gatazka politikuari konponbide integral bat emoten hasteko pauso garrantzitsua da ETAk emon dabena. Urrats horrek hasieria emon dotsa egin biharreko bidiari.

2.-Giza eskubidieri dagokixonez Gernikako Akordixuan presuen inguruan jasotako neurrixak betetzia lehentasun bat da. Sakabanaketak ez dau inoiz justifikaziñorik euki eta egoera honetan horrekin bukatu biharra dago. Bestetik, gaixo larrixekin darenak, kondenaren 3/4k beteta dakezenak eta buruzagi politikuak kaleratu egin biharko dira. Hortik aurrera nik uste dot Aieteko Adierazpenak azaltzen dittuan puntuak bete bihar dirala. ETAk iragarri dau bere jardunan behin betiko amaieria.
Beraz horren ondoren, estatu bixak ETAkin batu biharko dira gatazka armatuak ekarrittako ondorixuen inguruan berba eitteko.
 
Euskal Herrixan danon arteko alkarbizitzian aldeko pausoak emon biharko dittugu alde guztiok, biktima danak errekonozituz eta eragindako mina aitortuz.  Eta gatazka politikuari konponbidia emon bihar jako, inor baztartu bare eta alderdi politiko danak alkarrizketa politikuaren bitartez parte hartuz. Eta hori guzti hori muga bakar batekin: euskal herritarron borondatia. Horrek bermatuko dau behin betiko pakia.

MONIKA MURO, ezker abertzalea:  Eztabaida politikoari heltzeko garaia da” 
 
1.-Euskal herrian, garai historiko baten atarian gaude. ETAk hartutako erabakia, erabaki historikoa da. Konfrontzazio armatua betiko amaitzea dakar eta orain
eztabaida politikoari heltzeko garaia da. ETAren erabakiak ez du gure herrian dagoen gatazka politikoa desagerarazten. Euskal Herria, herri bezela aitortua
izatea eta bere Etorkizuna libreki erabaki ahal izatea soilik bermatu dezake behin betiko konponbide politikoaren gainditzea.

2.-Urte luzeetako gatazkak, sufrimendu handia eragin du. Oraindik ere, gatazkaren ondorio ugari bere horretan diraute. Lehenbailehen, hoiei heltzea eta gure
herrian normalizazioa, errekonziliazioa eta giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako bakea eskuratzea atzera ezinezko lana da.