Joan den domekan herriko hainbat neska-mutilak Gipuzkoako Eskola Mendizaletasuneko XXIV. Finalistaren Egunera joan ziren Andoainera, urteroko ibilaldi neurtua egitera. Azken honetan bi ordu inguruko ibilbidea egin behar izan zuten. Gipuzkoako ikastetxe guztietako haurrek hartzen dute bertan parte eta giro politta sortzen da.
Irteera honekin amaitu dute mendi denboraldia. Hala ere, ospakizunak ez dira amaitu. Domeka honetan, bazkide eguna ospatuko dute San Andresen,
opari banaketa eta bazkari batekin. Agur esango diete irteerei datorren udaberrira arte.
Informazio gehiago: