Iñaki Ruizek, Xabier Lijok eta Gonzalo Arizbanarretak Donibane Lohitzune-Hondarribia lotzen dituen maratoi erdian hartu dute parte. Hondarribia Kirol Elkarteak antolatzen duen lasterketak bere XIV. edizioa bete zuen domekan, 2300 lagunek eman zuten izena eta horietatik 1917k lortu zuten helmugara iristea.
21,097 kilomeetroak egiten lehena Iñaki Ruiz izan zen 1:24:22ko denboran helmuga zapaldu zuen helmuga, 53. postuan. Atzetik, hamar minutura, Xiabier Lijo 241. postuan sailkatu zen (01:34:23) eta azkenik Gonzalo Ariznabarreta (01:39:53) 444. postuan.
Behobia-Donostia azaroan
Fortuna Kirol Elkarteak antolatzen duen Behobia-Donostia lasterketa ezaguna berriz azaroaren 13an egingo da. 47. edizioa izango da aurtengoa eta parte hartzaileek hogei kilometroko korrikaldia egin beharko dute. Iaz 17.437 parte hartzailek lortu zuten helmugara iristea, horietatik 15 plaentxiarrak; aurten antolatzaileek 23.000 korrikalari espero dituzte.

Informazio gehiago: www.behobia-sansebastian.com
Argazkia: diariovasco.com