Umeak euskeraz erregistratzeko aukera dago Bake Epaitegian

plaentxia_com 2011ko urr. 24a, 16:00

Soraluzeko Bake Epaitegiak herriko haur jaio berriak euskaraz inskribatzeko aukera eskainiko du gaurtik aurrera, baita ezkontza eta heriotzak euskaraz inskribatzekoa ere. Horrela jakinarazi du Mikel Leunda udaleko Euskara teknikariak.

 
 
     
Justizia Administrazioak "Inforeg" izeneko aplikazio informatikoa instalatu eta epaitegiko langileei dagokion formazioa eman ondotik, aurrerantzean, hala egin nahi dutenek, euskaraz burutu ahal izango dituzte izapide horiek. Orain arte, bake epaitegiek ez zuten aukera hori eskaintzen. 
 
2005eko ekainaren 22ko 12/2005 Legeak Erregistro Zibilaren Legea aldatu zuen, inskripzioak euskaraz egiteko eskubidea aitortuz. Hala ere, 2007an egin zen lehen erregistroa euskeraz, Arrasaten.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.