Erregional Preferenteak berdindu egin du Amaikak Baten zelaian

plaentxia_com 2011ko urr. 24a, 15:45

Erregional Preferenteak bina berdindu du asteburuan. Eskuratutako puntu horrek, lidergoari eusten lagundu dio. Sailkapeneko buruan dago, 15 punturekin. Atzetik bi puntura Anaitasun "B" eta Mutriku (12 puntu) ditu. (+gehiago)

"B" Erregionalak seigarren jardunaldia jokatu du eta 3-4 galdu du Ezozin Urkiren aurka. Azkenak dira sailkapenean, puntu bakarra lortu baitute sei partidutan. 
 
Jubenilak ere azkenak dira sailkapenean, "B" Erregionalen moduan puntu bat baino ez dute lortu jokatutako sei partiduetan. Azken neurketa, Aloña Mendi "B"ren aurka, 2-2 berdindu dute. 
 
Kadeteek atseden hartu dute asteburuan eta hurrengoan Arizmendi hartuko dute Ezoziko zelaian. Partidua irabaztea komeni zaie hauei ere, oraindik estreinatu gabe baitaude sailkapenean. Arizmendik, 6 partidutan puntu bat eskuratu du eta azken aurrenak dira.
 
Datozen partiduak
Erregional Preferentea - Mutriku
Mondragon "B" - "B" Erregionala
Arizmendi - Jubenila
Arizmendi - Kadetea