Atzo arratsaldean Uneberri S.L. promotorearen aurka elkarretaratzea egin zen Plaza Barrian.
Pankartetan hau irakurri zitekeen: "Gure aitaren etxea defendatuko dugu", "Uneberri S.L. erantzule. Iruzurrik ez!!" eta "Promociones Uneberri S.L. estafadores. Exigimos justicia" (Promociones Uneberri S.L., iruzurgileak. Justizia eskatzen dugu)
Ia ehun lagun batu ziren enpresa publikoki salatzeko. 2008. urtean Uneberri, Errekalde kalean etxebizitza berriak eraikitzen ari zela kiebra jo zuen eta etxeak erdibidean geratzeaz gain, erosleek ipinitako dirua edo eta enpresarekin hitzemandakoa galdu egin zuten.
Joan den astean berrekin zien eraikina bukatzeko lanei. Momentuan, etxebizitzak Donostiako Arkitektoen Kutxaren eskuetan daude.
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}