Sei odol emaile plaentxiatar omendu zituzten Elgetan

plaentxia_com 2011ko urr. 20a, 13:49

Vicente Olaizola, Marga Artolazabal eta Itziar Oregi bertan egon ziren. Olaizola 50 odol-emanaldi egiteagatik omendu zuten. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
Joan den domekan Debabarreneko eta Debagoieneko 140 inguru odol emaile omendu zituzten Elgetan. Tartean Soraluzeko sei lagun egon ziren, urtean 25 edo 50 odol-emanaldi egin dituzten herritarrak.
 
25 emanaldi egin dituztenen artean, Maria Rosa Etxeberria, Ana Gil eta Xabier Lizarralde daude. Begoña Aroztegik 40 bider eman du odola eta Vicente Olaizola eta Luis Artolazabalek 50 emanaldi.
 
Zorionak denei!
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.