Gernikako Akordioko sinatzaileek urriaren 22an, zapatua, "Euskal Herriak konponbidea nahi du" lemapean Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin dute. Akordioari atxikimendua eman zieten herriko eragileek bat egin dute deialdiarekin eta Bilborako autobusak antolatu dituzte.
Zapatu arratsaldeko 16.30ean irtengo dira Errabal kaleko geltokitik. Izena emateko Arrano, Gaztelupe eta Boliara joan behar da. Manifestazioa arratsaldeko 17.30ean abiatuko da La Casillatik "Euskal Herriak konponbidea nahi du" lemapean.
{mosimage}
Akordioa osorik irakurtzeko klikatu hemen.