Pil-pileanek, Atxolin Guraso Elkartea eta udalarekin elkarlanean ume eta
helduen arteko komunikazioa hobetzeko antolatutako tailerrak zaintza zerbitzua eskainiko du. Modu honetan, gurasoek haurrekin ikastarora joateko modua izango dute.
Zerbitzu hau Kukumixoko begiraleen laguntzari esker izango da posible. Horregatik, antolatzaileek eskatu dute zerbitzua erabili nahi duten gurasoek aurrez abisatu dezatela. Horrela eskatzaileen araberako zerbitzua eskaini ahal izan dezaten.
Euskararen transmisioaz arituko da Arianne Unamuno
Ikastaroak azaroaren 23an hasi
eta beste hiru eguaztenetan jarraituko du, 17.00etatik 19.00etara Zinean. Egun bakoitzean gai bat landuko da, Nerea Mendizabal psikopedagogoak gidatuta. Edukiak honakoak izango dira: Haurtzaroko
oinarri sendoak (azaroak 23), Errespetuzko
komunikazioa (azaroak 30), "Esaten
dizudana bete eta ez haserretu" (abenduak 14) ,"Ez
dut zigortu nahi" (abenduak 21). (Informazio gehiago behean)
Azken orduko beste berritasuna, Arianne Unamuno herritarrak euskararen transmisioaren gainean jardungo duela da, azken bi saioetan umeenganako transmisioaz arituko da.
Izena emateko azken eguna azaroaren 11 izango da. Deitu 943751304 telefonora edo idatzi
euskara@pilpilean.com helbidera.
KOMUNIKAZIO IKASTAROAREN EDUKIAK
-
Azaroaren 23an:
Haurtzaroko
oinarri sendoak:
Haurtzaroan eraikitzen ditugu etorkizunean izango garen pertsonaren
oinarriak. Guraso bezala ezagutu eta zaindu ditzazkegun habeak
landuko ditugu, segurtasunez eta konfidantzaz hornitzeko. Haurtzaroan
izango dituen/ditugun experientziak atseginak izateaz gain, izango
diren krisialdi edo momentu zailak agertzen direnean, haur honek
aukera gehiago izan ditzan egoerei aurre egiteko.
-
Azaroaren 30ean:
Errespetuzko
komunikazioa: Gure
haurrekin urrutiratzen laguntzen gaituzten zailtasunak aztertu
ondoren, beraiengana gerturatzen, ulertzen eta gozatzen lagundu
diezadaken komunikazioaren pausoak aurkeztuko dira, guretzako
importanteak diren helburuetara iritsi nahi degula kontutan hartuta.
Bertan landuko duguna inguruan ditugun erlazio guztietarako
ere (bikotearekin, lagunekin, lankideekin, haurrekin,
familikoekin…) baliogarri izango zaigu.
-
Abenduaren 14an:
"Esaten
dizudana bete eta ez haserretu":
haurren emozioen inguruan
eta guraso bezala jarri nahi ditugun mugen inguruan ibiliko gara.
Nola erantzun dezakegu haurraren emozio ezatseginen
aurrean (amorrua, agresibitatea, kasketak, tristura,
beldurra...). Mugak jarri nahi ditut baina zein, noiz,
nola, zergatik? Eta zer egin betetzen ez dituenean?
-
Abenduaren 21ean:
"Ez
dut zigortu nahi":
Askotan haurrak duen jarreraren aurrean ondorio bat ezarri nahi zaio
haurrak ikas dezan eta zigorrak jartzea beste armarik ez zaigu
gelditzen. Hauek haurrengan duen eragina aztertu ondoren zigor,
mehatxu eta xantaiez gain beste aukerak aztertuko dira.