Carlos de Cos Astigarragako Argazki Rallyan saritu dute

plaentxia_com 2011ko urr. 19a, 14:40

Plaentxiarrak aurkeztutako argazki bildumak bigarren saria eskuratu du Astigarragako "Sagar Uzta" egunean ateratako argazki lehiaketan. Irudian De Cosek aurkezturiko argazki bilduma.

 
 
 
 
 
 
Carlos de Cos plaentxiarrak bigarren saria eskuratu du Astigarragako "Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean". Irailaren 25ean ospatu zen Sagar Uzta eguna eta orduan ateratako argazki bilduma onenak saritu zituzten joan den barixakuan, bertako saio aretoan. 
 
Bilduma onenaren saria Eduardo Perez del Olmo astigarragatarrak eraman zuen. Bigarren sailkatua Carlos de Cos herritarra izan zen, Carlosek, 125 euro, sagardoa eta diploma jaso zituen. Herriko saria Naiara Subizarentzat izan zen.
 
Bost gai jorratu behar zituzten bildumek: kolorea, sagardo dastaketa, ekintzak, mugimendua, libre. Aurkeztutako lanak urriaren 14tik 18ra bitartean Sagar Uztako argazkien erakusketa Astigarragako Sagardoetxean ikusgai egongo da.

Bost rally, bost sari
De Cos, pozik agertu da, baina bere lanari garrantzia kendu nahi izan dio: "Gakoa mugitzea da, lekuetara joan eta momentu egokiak harrapatzea. Rallyetan gainera, maila oso oneko argazkilariak ibiltzen dira eta beti ez da erreza izaten".
 
2009an hasi zen argazki rallyetan parte hartzen. Dioenez, joan den urtea arrakastatsu joan zitzaion, hainbatetan saritu zuten. Aurten ere ez dabil batere txarto, bost argazki rallytan hartu du parte eta denetan lehen 3en artean kokatu da. Besteak beste, 3. sailkatu da Zumarragako "Santa Isabel" eta mugikortasuna gaitzat zuen rallyetan,  Zaldibarren 3. saria eskuratu zuen, baita Bergarako "Kirol argazkilaritza" sariketan ere. Astigarragako azken honekin, bosgarrenez saritu dute.