Sara Beiztegiren erakusketa izango da Oreka Arteko azkena

plaentxia_com 2011ko urr. 18a, 15:24

Oreka Art galeriak ateak itxiko ditu, arazo ekonomikoei aurre ezin eginda. Azken erakusketa bat inauguratu dute, Sara Beiztegi beasaindarraren koloretako koadroz betea. Urriaren 30era arte bisitatu ahalko da galeria.

 
 
 
 
 
 
 
 
Oreka Art galeriaren ateak behin-betiko itxi baino lehen, azken erakusketa bat antolatu du Alberto Ramirezek. Sara Beiztegi beasaindarraren margolanez osatutako erakusketa da, tamaina txiki eta haundiko 25 pieza inguruz osatua.
 
"Teknika mistoa erabili dut denetan, "pan de plata" eta "pan de oro" deritzonaren gainean margotuz. Motibatzen nauena kolorea da, horregatik gardentasunarekin jokatzen dut, eta argiak zeharka ditzakeen margoak eta koloreak erabiltzen ditut".
 
Beiztegiren erakusketak arrakasta handia izaten ari dira. Donostiako Benegas Klinikak batetik eta Madrilgo Carlos III unibertsitateak bestetik, bakoitzak erakusketa oso bat erosi berri die.
 
Urriaren 30a arte zabalik
Bere lana gertutik ezagutzeko aukera egongo da datorren urriaren 30era bitartean, astegunetan 18.30etik 20.30era eta zapatu eta jaiegunetan 12etatik 14etara.
 
{mosimage}