Bosgarren jardunaldia jokatu ostean sentsazio oso onarekin geratu dira Sorako Jubenilak. Eibartarrak "B"ren aurka jokatu zuten zapatuan Ezozin eta 7-0 garaitu zituzten. Hiru puntu horiek taularen erdialdean kokatzeko balio izan die plaentxiarrei, 6 puntu dituzte, hurrengo arerioa izango denak, Aloña Mendi "B"k bezain beste.
Erregional Preferenteak ere bere arerioa, Orioko, garaitu egin zuen zapatuan Ezozin, 3-2 etxekoentzat izan ziren hiru puntuak. Honi esker, 14 puntu batuta, taularen goikaldea berreskuratu ahal izan dute. Hala ere, sailkapenean Anaitasuna "B" puntu bakarrera dago; hirutara berriz, Mutriku, Lagun Onak eta Getariako Keta daude, 11 punturekin berdinduta.
Sorako Erregionalak Eibartarraken aurka 1-1 berdindu zuten Unbeko zelaian. Eskuratutako puntu horrekin, nahiz eta azkenak izan, behintzat sailkapenean estreinatu egin dira.
Kadeteek asteburuko parte txarrena Kadeteek eraman dute. 9-0ko emaitza tristeaz amaitu zen Elgoibarren aurkako norgehiagoka. Sorako taldeen artean punturik lortu ez duen talde bakarra da Jubenilena.
Datorren asteburuko partiduak
Amaikak Bat- Erregional Preferentea
Erregionala-Urki "B"
Jubenilak-Aloña Mendi "B"
Kadeteek atseden hartuko dute.