Debagoieneko eta Debabarreneko herritarrek autobus linea berria izango du datorren azaroaren 1etik aurrera Loiuko aireportura ibilbidea egiteko, bi norantzatan eta bi orduz behingo maiztasunarekin.
Irteeratik helmugara arteko ibilbideak 75 minutuko iraupena izango du eta linea Arrasatetik (Garibai) Bergarara joango da (Ibargarai) eta bertan autobidean sartuko da, Eibarrera (Egogain) iritsi arte. Handik aireportura zuzenean joango da irteeren terminaleraino.
Itzulerakoan, Loiuko aireportuko helmugen terminaletik abiatuko da eta geldialdi berberak izango ditu.
Txartelen salmenta
Txartelak adostutako Denagoieneko eta Debabarreneko bidaia-agentzietan erosi ahal izango dira urriaren 24tik aurrera. Autobusean erosteko aukera ere egongo da, zerbitzuaren irteerako orduan.
Loiuko aireportuan, autobusean bertan salduko dira txartelak. Lurraldebuseko txartela ezingo dela erabili jakinarazi dute. Hauek dira txartelen salneurriak:
Arrasate-Loiu: 11,35 €
Bergara-Loiu: 9,80 €
Eibar-Loiu: 7,45 €
Ordutegiak
ARRASATE |
BERGARA |
EIBAR | LOIU |
5,15 |
5,30 | 5,50 | 6,30 |
7,15 | 7,30 | 7,50 | 8,30 |
9,15 | 9,30 | 9,50 | 10,30 |
11,15 | 11,30 | 11,50 | 12,30 |
13,15 | 13,30 | 13,50 | 14,30 |
15,15 | 15,30 | 15,50 | 16,30 |
17,15 | 17,30 | 17,50 | 18,30 |
19,15 | 19,30 | 19,50 | 20,30 |
21,15 | 21,30 | 21,50 | 22,30 |
LOIU |
EIBAR |
BERGARA | ARRASATE |
7,15 |
7,50 | 8,10 | 8,25 |
9,15 | 9,50 | 10,10 | 10,25 |
11,15 | 11,50 | 12,10 | 12,25 |
13,15 | 13,50 | 14,10 | 14,25 |
15,15 | 15,50 | 16,10 | 16,25 |
17,15 | 17,50 | 18,10 | 18,25 |
19,15 | 19,50 | 20,10 | 20,25 |
21,15 | 21,50 | 22,10 | 22,25 |
23,15 | 23,50 | 00,10 | 00,25 |
Eguneroko zerbitzua izango da, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik. Informazio gehiago pesa.net edo 902 101210 telefonoan.
Irudia: gaztebizz.com