Irune Zubizarreta eibartarra izan da bosgarren edizio honetako irabazlea.Huescako Puyarruego lakuan ateratako argazkia bidali zigun: bi lagun errekara salto egiten ageri dira bertan.
Landetxe batean asteburu pasa irabazi du Irunek. Zorionak!
Bigarren saria, Txurrukan bi lagunentzako bazkaria, Myriam Goenagak jaso du Colomers-en ateratako "Nik ere nahi dot" argazkiarekin. Laku eder batean ageri dira hiru ume, lakuan gorputz erdi sartuta.
Beste bi argazkik aipamen berezia jaso dute, Iosu Elorzaren Paron Lakuko instantanea eta Ireber Iriondren Interlaken inguruko laku baten paisaia. Zorionak irabazle eta partehartzaile guztiei eta eskerrik asko!
{mosimage}{mosimage}
Maila oneko edizioa
Kontrargi Argazki Taldeak osatu du "Ni baino hobeto daguana, txarri galanta!" leloa eraman duen argazki lehiaketako epaimahaia. Eurak arduratu dira jasotako 52 argazkiren artean bi onenak aukeratzeaz. Guztira hamasei partehartzaile izan dira aurtengo edizioan, eta gehienek lortu dute lehiaketaren izenak zioen moduan, momentu goxoak, enbidiagarriak jasotzea. Kolektiboko kideek aurtengo edizioko argazkiak maila onekoak izan direla aipatu dute.
Argazki guztiak gure Mediatekan ikusi daitezke. Dena dela, arazoak izaten ari gara argazkiak bistaratzerako orduan; Horregatik Flickerren zintzilikatu ditugu ondorengo helbide honetan: http://www.flickr.com/photos/64008718@N03/sets/72157627766116407/