Deba ibaia garbitzeko jardunaldiak egingo dira azaroaren 6an eta 13an

plaentxia_com 2011ko urr. 12a, 19:05

Ekimenaren helburua eskualdeko herritar guztien partaidetza bultzatzea da eta era berean, ibaiarekiko eta bere natur balioarekiko sentsibilizazioa bultzatzea.

 
 
 
 
 
Debegesako Garapen Jasangarri sailak Deba eta Ego ibaiak berreskuratzeko boluntarioen programa jarri du martxan. Ekimenaren helburua eskualdeko herritar guztien partaidetza sustatzea da eta era berean, ibaiarekiko eta bere natur balioarekiko sentsibilizazioa bultzatzea.
 
Ekimenak bi ildo ditu, espezie inbaditzaileen identifikazioa eta Deba Ibaia Garbitzeko I. Jardunaldiak bestetik. Jardunaldiok eskualdeko zortzi herritan hondakin eta bestelako zaborra garbitzeko lan-saioak egingo dira, azaroaren 6an eta 13an. Lehenengo saioan Eibar, Mallabia, Ermua eta Soraluzeko herriak arituko dira, bigarrenean Elgoibar, Mendaro, Deba eta Mutrikun. 
 
Boluntariek izena emateko 943 82 01 10 edo riodeba@debegesa.com
 
Bi sari zozketatuko dira partehartzaileen artean
‘Ibai Lagun 2011’ programan parte hartzen duten herritar guztien artean honako sari hauek zozkatuko dira: mendiko GPS bat eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen eskutik
Flyscha ikusteko bi pertsonentzako bisitaldia itsasontziz.
 
{mosimage}Aurreko maiatzean brigadako langileak Rainoutria Japonica izeneko landarea kentzen aritu ziren ibaian.