Galtzagorrixak (Jai herrikoien aldeko Gazte mugimenduak) Santiago-Santa Ana jaietako balorazioa egin berri du eta baita indarrak berreskuratzeko afari ederra ere.
Orain, helburu berriak markatu aldera zereginen koadernoa atera dute. Hurrengo zita Gaztañerreko jaia izango da. Horregatik, barixaku honetan, kiroldegi gainean batuko dira eguneko prestakuntzekin hasteko.
Soraluzeko gazteriari deia
Urte guztian zehar, gazte askoren indar eta ilusioa jaso dute Galtzagorriek eta hurrengo ekintzetan ere hala izatea nahi dute: "Oinguan be mugimendutik
soraluzeko gazterixia bertaratzeko deixa eitten dogu!".
Gaztañerre prestatzeko bilera barixaku honetan izango da, kiroldegi gaineko lokalean iluntzeko 21.00etan.