Barixaku honetan Alexey Repetunov zirujau, traumatologo eta ortopedak "fribotomia graduala"ren gaineko hitzaldia eskainiko du Zinean. Repetunov-ek bere lanaz eta Ulzibat teknikaz hitz egingo du. Eta teknika hau probatu duten familiak ere bertan izango dira eta euren esperientzia propioa kontatuko dute.
Aipatu zirujauak iazko urrian ere konferentzia bat eskaini zuen zinean. Ulzibat teknikak, besteak beste, burmuineko paralisia edota giharretako lesio kronikoa dutenen bizi kalitatea
hobetzen lagundu dezake. Ebakuntza honen bitartez elastizitatea
irabazten dute, giharrak lasaitzean flexibilitatea eta mugikortasuna lortzen dute. Horrela, kaltetu eta familiei, bizi kalitatea hobetzen lagundu diezaioke.
Barixakuko konferentzia Euskal Herrian eskainiko duen bakarra izango da, 19.30ean, Zinean. Hala ere, 15ean eta 16an Soraluzen egongo da behar duenari kontsulta pasatzeko edo edozein zalantza argitze aldera.
Ulzibat teknikaren gaineko informazio gehiago www.ulzibat.es helbidean.