Lau atxilotu Gilan lapurretan egiteagatik

plaentxia_com 2011ko urr. 10a, 15:35

Bergarako ertzainetxeko agenteek 18, 27, 31 eta 34 urteko lau gizon atxilotu dituzte bart gauean, Gila tabernan lapurretan egitea leporatuta. Atxilotuetako bi emakumeen komunean ezkutatuta harrapatu dituzte, beste biak errepidean ihesean zihoazela atzeman dituzte.
 

 
 



Gertakaria gaur goizeko 02.00etan izan da. Ertzaintzak jakinarazi duenez, abisu bat jaso du gauean lapurretan egiten ari zirela eta patruila bat bialdu dute tabernara. Lokaleko atea fortzatua zegoela frogatu eta gero, taberna barruan diru kaxa zabalik zegoela ikusi dute, baita hainbat armairu ere. Taberna ondo aztertu eta gero, ertzainek lau gizonetako bi emakumeen komunean topatu dituzte, ezkutatuta, eta atxilotu egin dituzte.
 
{mosimage}Beste bi lagun tartean zeudela jakin dute ertzainek, antza autoan ihes eginda zeuden eta beste patruila-auto batzuk euren arrastoaren atzetik hasi dira. Handik gutxira beste bi susmagarriak atxilotuak izan dira Soraluzeko sahiesbidean autoan zihozela.

Lau atxilotuek aurrekari penalak dituzte Euskal Herrian egindako antzeko lapurreta batzuengatik eta hurrengo orduetan epailearen aurrera eramango dituzte. Lokalean barra bat, bihurkin bat, linterna bat eta beste tresna batzuk aurkitu dituzte.