Jubenilak lehen garaipena lortu du

plaentxia_com 2011ko urr. 10a, 14:04
1-3 irabazi zien Eibartarrakeko mutilei Ezozin jokatutako partiduan, hiru puntu erdietsirik, 6. postura igotzea lortu dute. Erregional Preferenteak berriz, lidergoa galdu du Lagun Onaken aurka berdindu ostean. Pilotan, Aitor Atxotegik Gernikan jokatu zuen Senior mailako partidua. Irusta  pilotari gernikarrra izan zuen bikote, Azpìri eta Madariagaren aurka lehiatzeko. Atxotegi fin ibili zen partiduan, Azpiriren sakea etengabe anulatuz, eta sakez lau tanto egitea lortu zuen. Azkenean, 11-22 Atxotegi eta Irusta garaile. (+gehiago) 
 
Azken jardunaldian lidergoak ihes egin die Erregionalei. Lagun Onaken zelaian 1-1 berdindu eta gero, Anaitasunak eta Mutrikuk aurrea hartu die plaentxiarrei. 
 
Beste taldeek 4. jardunaldia jokatu dute."B" Erregionalek 1-3 galdu zuten Ezozin Ikasberriko mutilen aurka. Beste asteburu bat sailkapena estreinatu barik.
 
Zorionez, dena ez da porrota izan. Izan ere. Jubenilek 1-3 irabazi zien Eibartarrakeko mutilei Ezozin jokatutako partiduan, eta bolada txarra atzean lagatzeko lehen pausua eman zuten. Hiru puntu erdietsirik, 6. postura igotzea lortu dute. Urrun samar dituzte oraindik Urki eta Aretxabaleta "B", bakoitza 12 punturekin. 
 
Sorako Kadeteek 1-4 galdu zuten etxean, Bergara "B"ren aurkako partidua. Punturik lortu ez eta taldeko buruak aldentzen hasiak dira, Arrasatek 10 puntu ditu eta atzetik datozen Eibartarrak eta Aretxabaleta "B"k, bakoitza 7 puntu. 
 
Datozen partiduak:
Erregionala-Orioko
Eibartarrak "B"-"B" Erregionala
Jubenila-Eibartarrak "B"
Elgoibar-Kadeteak
 
Atxotegi eta Irusta Gernikan garaile
Aitor Atxotegi pilotari plaentxiarrak Gernikan jokatu zuen Senior mailako partidua. Irusta  pilotari gernikarrra izan zuen bikote, Azpìri eta Madariagaren aurka lehiatzeko. Atxotegi fin ibili zen partiduan, Azpiriren sakea etengabe anulatuz, eta sakez lau tanto egitea lortu zuen. Azkenean, 11-22 Atxotegi eta Irusta garaile.