Mugikortasuna izango dute azterbide dute herriko ikasleek

plaentxia_com 2011ko urr. 7a, 13:09

Debegesa, Debabarreneko garapenerako agentziak bultzatutako "Eskolako Agenda 21" proiektuaren barruan landuko dute mugikortasuna. Gaiarekin lotuta herrian edota eskualdean dauden ingurumen eta gizarte arazoak identifikatzea izango da euren helburua.

  
Aurten ere Debegesa Debabarreneko garapenerako agentziak Eskolako Agenda 21 proiektua jarri du abian Soraluzeko ikastetxeetan.
 
2011-2012 ikasturte honetan ikasleek Mugikortasuna izango dute aztergai. Honen helburua ikasleek egoeraren diagnosia egin eta euren ikastetxean, herrian edota eskualdean dauden ingurumen eta gizarte arazoak identifikatzea izango da. Beti ere, mugikortasuna ardatz harturik.

Horretarako, hainbat jarduera edota ekintza burutuko dituzte ikastetxean zein ikastetxetik kanpora: garraiobideen konparaketa, trafikoaren azterketa, herritarrei galdeketak, sentsibilizazio kanpainak…
 
400 eskola-agenda jaso dituzte
Bestalde, MUGI-MUGI izenburupean, Soraluzeko udalak 400 eskola-agenda banatu ditu 6 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean.

Mugikortasunarekin lotutako gaiak landu dira aurtengo agendan, eta Debabarreneko garraio sarearen mapa eta Gipuzkoako etorkizuneko bidegorri sarea ditu barruan.

Gainera, lehen aldiz, lehiaketa bat jarri da martxan agendaren bitartez Debabarreneko ikasleei zuzenduta. “AMESTU ZURE HERRIA: Nolakoa nahi zenuke izatea zure herria/hiria?” lelopean, ikasleek euren udalerria etorkizunean nola ikusi nahi luketen adierazi beharko dute.
 
{mosimage}