Antzuolako plazak 300 haur inguru hartuko ditu datorren domekan, Haur Dantzari Eguna ospatzeko.
Bost herritako dantzariak elkartuko dira, Arrasateko "Lora Gazteak" eta "Txikitxu" dantza taldeak, Oñatiko "Oinatz", Legazpiko "Gorosti" eta Soraluzeko "Urrats"eko 25 bat lagun ere han izango dira, Antzuolako bertako "Oinarin"eko anfitrioiekin batera.
Lapurdiko martxa eta makildantza
Goizeko 10.30erako ailegatuko dira dantzariak eta kalejiraren ostean, alardea egingo dute denek batera plazan. Bazkalorduan Antzuolako familien etxeetan bazkalduko dute eta arratsaldeko 17.00etan, berriro agertuko dira plazara, alardea dantzatzeko. Gero, talde bakoitzak dantza ezberdin bana eskainiko du eta Urratseko dantzariek Lapurdiko martxa eta makildantza eskainiko dituzte.