Errauste plantaren moratoria hizpide atzoko plenoan

plaentxia_com 2011ko urr. 6a, 15:09

Merkatuko ordenantza berriak eta etxebizitza sozialen oinarriak onartu zituzten.(+gehiago)

 
 
 
 
 
 
 
Jende gutxi hurbildu zen atzoko saiora eta 19.00ak puntuan zirela ekin zioten lanari.
 
Iraileko plenoko akta onartu eta Alkatetzaren dekretuen berri eman eta gero, Udal Merkatu Plazako ordenantza arautzailea bozkatzera pasa ziren zinegotziak. Aldeko 9 botu (EAJ eta Bildu) eta kontrako 2rekin (PSE-EE) onartu egin zen bertako funtzionamendua eta jarduera erregulatuko dituen ordenantza.
 
Arauok publiko egin eta 30 egun lagako dira erreklamazioak egin ahal izateko. Alderdi sozialistak epe hori erabiliko du bere ekarpenak egiteko. 
 
{mosimage}
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Anekdota moduan aipatu, puntu hori bozkatzerako orduan zinegotziak nahastu egin zirela, berriro. Aurrekoan EAJ-PNVkoak izan ziren despistatuak, atzokoan PSE-EEko zinegotzien txanda izan zen. Idazkariak, argi laga zuen mota horretako nahasmenak onartzen dituen azken aldia izango zela.
 
Jarraian Maisuen Etxeetan egitekoak diren sei etxebizitza sozialen errentariak hautatu eta onartzeko oinarriak aho batez onartu zituzten. 
 
Errauste plantaren moratoria hizpide
Bosgarren eta azken puntua, PSE-EE udal taldeak aurkezturiko mozioa izan zen, Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioarekin loturikoa. Aldeko 6 botu (PSE-EE eta EAJ) eta kontrako 5 boturekin, onartu egin zen.
 
{mosimage}Sozialistek mozioarekin salatu nahi dute Zubietako erraustegi plantaren moratoriak diru galera haundia suposatuko duela herritarrentzako. 
 
Atzoko plenoan, Aldazabalek esan zuen errauste plantaren moratoria "oso larria" dela eta ez dela "baliogarria". Bilduk, "beste alternatiba batzuk bilatu" behar direla erantzun zuen.
Sozialistentzat, moratoria "dirua zaborretara botatzea" da. Bosgarren zabor edukiontzia ipintzea proposatu zuten.
 
Honekin loturik, gogoan izan behar dira azken udalbatzarretan Mankomunitaterako ordezkaritzaren harira sortutako tira-birak. Oposizioak, moratoriak kostu haundiak ekarriko zituela argudiatuta, gobernu taldeko Roke Akizu herriko ordezkari izatearen aurka azaldu zen, Iker Aldazabal hautatuz. Nahiz eta berez, Debabarreneko Mankomunitatean sozialistak gehiengoa izan.
 
{mosimage}Guardiako farmazien gaia argitzeko zai
Eskari eta galderen tartean Iker Aldazabal EAJko bozeramaileak, komunikabide batzuetan argitaratu den guardiako farmazien albistea eraman zuen plenora. Gaueko zerbitzua eskaintzen duten farmaziak bateratzea aurreikusten dela dio artikuluak, aurrerantzean Soraluze, Mendaro eta Elgoibarko herritarrak Elgoibarko farmazietara jo beharko dutela alegia. Soraluzen guardiako farmazia kentzea aurreikusiz.
 
Hiart Arluziaga Soraluzeko alkateak argitu dio gune honi, momentuz, errekurtsoa sartu daitekeen aztertzen ari direla.