“Hamaika 11n" lemapean ospatuko dute 2011ko Nafarroa Oinez. Tafallan izango da aurtengo Nafarroako ikastolen aldeko jaia eta Garces de los Fayos ikastolari laguntzeko izango da batutako dirua. 40 urteko ibilbidea duen ikastolaren nahia, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako eraikina egitea da.
Jakin dakigu Nafarroan hezkuntzari dagokionean, azken urteotan hartutako erabakiekin eta martxan
jarritako planekin atzera pauso nabarmenak eman direla euskalduntzeari
dagokionez.
Hori gutxi balitz, Nafarroako lurraldean "Vascuencearen
legea" martxan jarri zutenetik hiru eremutan banatu izan da hizkuntz
eskubideei dagokienez herrialdea. Tafalla eremu ez euskaldunean kokatuko
lukete, beraz erreztasun gutxi daukate ingurukoek ikasketak euskaraz
burutu ahal izateko.
Horregatik, Pil-Pilean Euskara Elkarteak Soraluzeko herritar oro animatzen du urriaren 16an Tafallara hurbiltzera eta euskarazko hezkuntzaren alde aldarri egitera!
Horregatik, Pil-Pilean Euskara Elkarteak Soraluzeko herritar oro animatzen du urriaren 16an Tafallara hurbiltzera eta euskarazko hezkuntzaren alde aldarri egitera!
Izen ematea Pil-Pilean eta Iratxon
Oraingoan izen ematearekin batera 10 euro ordainduko dira autobuserako. Goizeko 9.00etan irtengo da Estaziñotik eta arratsaldeko 19.00etan itzuliko da Tafallatik. Izena emateko lekuak Pil-Pilean (Errabal 15) eta Iratxo Goxodenda, azken eguna urriaren 13a eguena izango da.