Etxebizitza sozialen arauak plenora eramango dituzte gaur

plaentxia_com 2011ko urr. 5a, 14:48

Maisuen etxeetan egitekoak diren etxebizitza sozialen arauak onartuko dituzte. PSE-EE udal taldeak bere aldetik mozioa aurkeztuko du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin lotuta.

 
 
 
 

Gaur hilak 5, urriko udalbatzarra egingo da arratsaldeko 19etan saio aretoan. Gai zerrendan, Maisuen Etxeetan egitekoak diren sei etxebizitza sozialetako errentariak hautatu eta onartzeko oinarriak onartuko dituzte.
 
Udal Gobernu Taldearen proposamenak etxebizitza bat eskuratzeko lehentasunak edo puntuatzeko arauak erregulatzen ditu besteak beste. 
 
Bestetik, Udal Merkatu Plazako ordenantza berriak ere aurkeztu eta bozkatuko dituzte, bertako jarduera eta funtzionamendua erregulatuko dutenak.
 
Honez gain, PSE-EE udal taldeak mozioa aurkeztuko du "udal honek Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekin dituen ekonomi eta finantza arloko konpromisoei buruzkoa eta haren inbertsio-plana geldiarazteari buruzkoa".