Gomazko paleta txapelketan euren taldeko buru dira Joseba Etxeberria eta Jon Gallastegi

plaentxia_com 2011ko urr. 5a, 14:17

Lehen itzuliko partidu guztiak irabazita pozik daude plaentxiarrak. Iaz mailaz igotzea lortu zuten, aurten, lehen mailara igotzeko aukera dutela uste du Etxeberriak. Irudia: E. Mancebo

 
 
 
 
 
Iazko denboraldian 2. mailara igotzea lortu eta gero, pozik daude hiru partidu jokatu eta hirurak irabazi dituztelako. Azkena Elgoibarren izan zuten donostialdeko "Loiolatarrak" bikotearen
aurka eta 25-15 amaitu zen lehia plaentxiarren alde.
 
"Mailaz igotzeko esperantza haundiak ditugu"
Azken garaipen honekin euren taldearen buruan kokatu dira, eta bigarren fasea datorren barixakuan hasiko dute Elgoibarko frontoian, "Altzatarrak"-en aurka, 10.30ak aldean.
 
Orain arte moduan jokatuz gero, lehen mailara igotzeko aukera haundiak dituztela uste du Etxeberriak: "Finalera heltzen bagara mailaz igoko gara zuzenean, eta esperantza haundiak ditugu".
 
{mosimage} 
 
Etxeberria eta Gallastegik Elgoibarko "Lagun Onak" pilota elkartearekin jokatzen dute: "Soraluzen zoritxarrez ez dago jokatzeko aukerarik. Jon eta biok askotan pentsatu izan dugu Soraluzen pala taldea sortzea, horrela geuk ere herriko talde moduan jokatuko genukeelako. Hala ere, gustora gaude Elgoibarren, giro politta daukagu".
 
Bigarren itzulia azaroa aldean amaituko da eta orduan ikusiko da finalerdietara eta gero, finalera heltzen diren. Zorte on bikote!