Soraluzeko Udalak Jai Batzordearen bilera deitu du datorren urriaren 11rako. Helburua "2011ko Santiago-Santa Ana jaien balorazioa eta balantzea egitea da. Bileran jaiei buruzko bere iritzi edo balorazioa egin
nahiko lukeen edozein herritarrek har dezake parte" adierazi du Mikel Leunda udaleko euskara eta kultura teknikariak. Udaletxeko zinegotzi gelan izango da bilera.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.