Urrats Dantza Taldea barixaku honetan hasiko da berriz trikitixa, arin-arin eta fandagoa irakasten. Aste honetan hasi eta Gaztañerre bitarteko barixakuetan izango dira klaseak, arratsaldeko 19.30etik 21.00etara, goiko eskolako aretoan.
"Zerotik abiatuko ditugu klaseak"
Dantza taldeko kideek jende berria animatu nahi dute euskal dantzak ikastera. Izan ere, dantzan ikasi nahi duenarentzat zuzenduta daude, baita, behin ikasitakoa gogoratu nahi duenarentzat: "Zerotik abiatuko ditugu klaseak, oinarri-oinarritik, beraz, dantzan ikasi edota trebatu nahi duena animatu dadila barixakuetako klaseetara".