Joxe eta Arkaitz Larrañagak irabazi dute XV. Mus "Relanpago" Txapelketa

plaentxia_com 2011ko urr. 4a, 13:26

Gudarien omenezko XV. Mus "Relanpago" Txapelketa jokatu zuten zapatuan Arrano Elkartean. Joxe eta Arkaitz Larrañaga aita-semeek eraman zuten lehen saria, bildotsa, txapela eta garaikurra. Sari ederrak banatu zituzten hurrengo bikoteen artean ere (+gehiago):

 
Hona lau bikote onenak eta bakoitzaren saria:
 
1. Joxe eta Arkaitz Larrañaga: Bildotsa, txapeka, eta garaikurra
2. Aitor Fernandez eta Angelua Murgoitio: Untxia eta garaikurra
3. Aitor Prieto eta Gorka Boyar: Txuleta eta bi txanpain botila
4. "Txakarra" eta "Garro": Kafea eta bi ardo botila.
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.