“SORALUZE Beldur Barik" sariak antolatu dituzte tokiko proposamenak saritzeko

plaentxia_com 2011ko urr. 3a, 15:28

Soraluzeko Udaleko Parekidetasun Sailak "Beldur Barik" lehiaketan herritarren parte hartzea bultzatu nahi du. Horregatik, sari orokorraz gain (1.000 euroko bi sari + 300 euroko herri saria), "Soraluze Beldur Barik" sariak banatuko dituzte plaentxiarrek aurkezten dituzten proposamen onenen artean.

 
Kategoria bakoitzeko onenak 200 euro jasoko ditu eta 27 urtetik gorakoetan aparteko sari bat banatuko dute parte hartzea bultzatzeko, 200 euroko bi sari beraz.
 
“SORALUZE Beldur Barik” SARIAK:
1. Kategoriako SARIA (12 – 17 urte): 200€
2. Kategoriako SARIA (18 – 26 urte): 200€
3. Kategoriako SARIA (27 urtetik gora): 200€
 
Lanak aurkezteko epea azaroaren 11n itxiko da. Proposamenak posta elektronikoz berdintasuna@soraluze.net eta jarrera@beldurbarik.org helbidera bidali daitezke.
 
Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak: www.beldurbarik.org edo 943753043 eta berdintasuna@soraluze.net
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.