Ume eta helduen arteko komunikazioa hobetzeko tailerra azaroan

plaentxia_com 2011ko ira. 29a, 14:04

Hasiera batean urrian egingo bazen ere, azaroaren 23an emango zaio hasiera ikastaroari eta beste hiru eguaztenetan jarraituko du (azaroaren 30ean, abenduaren 14an eta 21ean), 17.00etatik 19.00etara Zinean. Besteak beste, umeek agertzen dituzten emozioen aurrean zela erantzun aztertuko dute Nerea Mendizabal psikopedagogoaren laguntzaz.

 
 
 
 
 
Pil-pileanek, Atxolin Guraso Elkartea eta udalarekin elkarlanean ume eta helduen arteko komunikazioa hobetzeko tailerra antolatu du. Hasiera batean urrian egingo bazen ere, azaroaren 23an ekingo zaio ikastaroari eta beste hiru eguaztenetan jarraituko du (azaroaren 30ean, abenduaren 14an eta 21ean), 17.00etatik 19.00etara Zinean. 
 
Guraso, hezitzaile edo interesa duenari zuzenduta dago tailerra. Bertan, Nerea Mendizabal psikopedagogoak haurtzaroari merezi duen garrantzia eskainiko dio eta umeek sasoi hauetan agertzen dituzten emozioen aurrean zela erantzun aztertuko dute. Ohiko mehatxu, zigor eta sarietatik ihes eginez, agresibitatea, amorrua edo kasketen aurrean zela jokatu irakasten saiatuko da. Horretarako ariketak egingo dira tailerrean, haur eta helduen harremanetako gatazkak gutxiagotze aldera.
 
Horrez gain, umeen osasun emozionala ere hizketagai izango da eta euskararen transmisioan familiak eta inguruak duen garrantziaz eztabaidatzeko aukera izango da.  
 
Izena emateko deitu 943751304 telefonora edo idatzi euskara@pilpilean.com helbidera.