Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko azken egunak!!!

plaentxia_com 2011ko ira. 28a, 14:00

Barixaku honetan itxiko da parte hartzeko epea! Oraingoz 30 argazki inguru jaso ditugu, eta zurearen zai gaude! Aurtengo lehiaketan garrantzitsuena momentu goxoren bat jasotzea da, paisaia ikusgarri bat edo une gogoangarri bateko argazki bat. Horrelakorik bizi izan baduzu uda honetan, eta horren testigantzarik baduzu, bidali erretratua eta irabazi asteburu pasa landetxe batean! Irudian iazko irabazlea, Enara Agirreren Belizeko argazkia.

 
 
 
"Ni baino hobeto daguana, txarri galanta" Udako Argazki Lehiaketan parte hartzeko epea barixaku honetan bertan itxiko da. Beraz, udan argazki enbidiagarririk atera baduzu, sekulako parajean, konpainia onean, edo momentu berezi baten instantea harrapatzea lortu baduzu, bialdu zure argazkiak aldizkaria@pilpilean.com helbidera edota Pil-pileanera hurbildu. Lehen sarituak landetxe batean asteburu pasa lortuko du. Bigarrenak Txurrukan bazkaria. Epaimahaia berriz, Kontrargiko kideek osatuko dute.
 
Momentuz udako 30 bat argazki heldu zaizkigu bulegora, eta zurearen zai gaude oraindik. Animatu eta hartu parte!
 
Hona oinarriak!
 
"Ni baino hobeto dagoena, txarri galanta!" V. Udako Argazki Lehiaketa
  • Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake. 
  • Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
-Egilearen izen-abizenak.
-Harremanetarako telefonoa.
-Argazkia non ateratakoa den.
-Argazkian zer eta nortzuk agertzen diren.
  • Argazkiak jasotzeko epea: irailaren 30a.
  • Argazkiak aurkeztu ahal izango dira paperean edo digitalizatuta (paperean ondo erreproduzitzeko adinako bereizmenarekin).
  • Egoitzara ekartzekotan, kartazal batean sartuta (egilearen izen-abizenekin), CD batean edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta JPG formatuan.
  • Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
  • Argazkiak izan daitezke koloretan zein zuri-beltzean.
  • Epaimahaia Kontrargi argazki kolektiboko kideek osatuko dute.
  • Argazki guztiak Plaentxia.com webgunean eskegiko dira.
SARIA:
Irabazlearentzako, landetxe batean asteburu-pasa. Bigarren sarituarentzako Txurrukan bazkaria.