Gudarien omenezko XV. Mus "Relanpago" Txapelketa

plaentxia_com 2011ko ira. 27a, 12:00

Urriaren 1ean, zapatua, gudarien omenezko XV. Mus Txapelketa jokatuko da Arrano Elkartean. Joku bizkorra izango da, momentuko eliminatoriekin. Arratsaldeko 16.00etan hasiko dira bikoteen lehiak. Izen emateak 15 euro balioko ditu eta lau bikote onenek hurrengo sariak jasoko dituzte:


Sariak:
1.- Bildotsa, txapela eta garaikurra. 
2.-Untxia eta garaikurra. 
3.-Txuleta eta bi txanpan botila. 
4.-Kafea eta bi ardo botila 
 
 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.