Bergarako ertzain-etxeko agenteek pertsona bi
atxilotu zituzten atzo Soraluzen, (32 eta 26 urteko bi gizonezko) ustez marihuana edukitzea eta haztea
eta horrekin trafikatzea egotzita. Bergarako ertzain-etxeak jakinarazi duenez, Ertzainek sail batean landatutako
hogeita hamar landare baino gehiago atzeman zituzten eta horren ondoko
txabola batean substantzia hori prestatzeko instalazio elektriko bat
(presio handiko argiak, termometroak, tenporizadoreak eta
aire-erauzgailu bat) aurkitu zuten. Beste txabola bat ere bazuten,
lehortegi bezala erabiltzeko. (+gehiago)
Aurretik egindako ikerketa batek baieztatu egin zuen Soraluze
udalerrian marihuana sail bat egon zitekeela. Antza, atzo, eguena, herritik bila aritu ondoren, agenteek itxita zegoen esparru batean
aurkitu zuten marihuana, plastikoz estalita, negutegia bailitzan.
Jarraian, ertzainek baratze horren bi arduradun identifikatu
zituzten, eta, inguruetatik miaketa egin eta gero, substantzia
estupefaziente horren landareak atera eta eraman egin zituzten.
Eibarko Epategiaren eskuetan daude bi gazteak
Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du oraindik. Sail horren arduradunak
izatea egotzita atxilotu dituzten pertsonak (32 eta 26 urteko bi
gizonezko), berriz, Eibarko Guardiako Epaitegiaren esku utzi dituzte
gaur goizean.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.