Irailaren 22a "Oroimen eguna" izango da hemendik aurrera

plaentxia_com 2011ko ira. 23a, 14:59

 
Frankoren tropak herrian sartu zireneko urteurrena "Oroimen eguna" izango da aurrerantzean: "Urtero Soraluzeko herriaren maitasunezko oroimen eta aitortza eskaintzeko ekitaldia antolatzeko konpromisoa hartzen dugu" esan zuen Lorea de Castrok, zinegotzi guztiek sinatutako agiria irakurtzean.

  
75 urte eta gero, atzo, gogoan izan zituzten 36ko gerrako eta diktadurako biktimak. Ekitaldia goxo-goxo hasi zen, Arianne Unamunok bertso polit batzuk abestu zituen, Benito Lertxundiren "Itsasoari begira" abestiaren doinura moldatuta.
{mosimage}
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Udaleko zinegotziak ere han izan ziren eta bat egin zuten biktimen sufrimendua aitortzen zuen agiriarekin. Lorea de Castro eta Mikel Santiago zinegotziek irakurri zuten idatzia, irailaren 22 "Oroimen Eguna“ izendatu zuten:
 
 
{mosimage}
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
"Garai latz haiek bizi izan zituzten plazentziatar asko zendu arren eta zoritxarrez askorentzako beranduegi dela jakin arren, haiekin eta bizi diren beste askorekin zorretan dagoela gure herria adierazi nahi dugu. Hori dela eta, Irailaren 22a “Oroimen Eguna“ izendatu eta urtero Soraluzeko herriaren maitasunezko oroimen eta aitortza eskaintzeko ekitaldia antolatzeko
konpromisoa hartzen dugula".
   
{mosimage} 
{mosimage} 
 

 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.