Autobus batek eta auto batek istripua Sagarrerrekan

plaentxia_com 2011ko ira. 22a, 16:54

Herritik irtetera zihoan Lurraldebuseko autobus batek eta auto batek istripua izan dute Sagarrerrekako bidegurutzean. Udaltzaingoak azaldu duenez,"autobusa herritik irtetera zihoala, bidegurutzean zegoen autoko gidariak ez du"Stop"-a behar bezala egin, ez du ondo begiratu inor bazetorren. Eta autobusak bere bidean harrapatu egin du". Ez da zauriturik egon eta bidea libre dago ia lehen momentutik. Autobuseko gidariek berriz ibilgailuz aldatu behar izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.