Gaur 75 urte sartu ziren Frankoren tropak Soraluzen

plaentxia_com 2011ko ira. 22a, 16:11

1936-1939 urte bitarteko gerrako kontuak jasotzen dituen erakusketa ikusgai kontzejupean. Arratsaldean berriz, gerrako biktimei zuzenduriko ekitaldia egingo dute Plaza Barrian. 

 
 
 
 
1936ko irailaren 22an sartu ziren Frankoren aldeko tropak Soraluzen. Diktadurapeko urteetan egun hori ospatu egiten zen herrian, zezenak, desfileak eta musika izaten zelarik. 
 
Bada, egun seinalatu honi beste ikuspuntu batetik begiratu nahi izan dio "Soraluze 1936 Lan Taldeak" eta gerrako biktimak oroitzeko ekitaldia antolatu du. Goizetik, "75 urteko isiltasuna hausten" erakusketa ikusgai dago kontzejupean.
 
{mosimage} 
 
Iluntzeko 20etan berriz, lore eskaintza egingo dute Plaza Barrian. Ostean, biktimek gerran eta ondorenean pasatako sufrimenduaren aitortza eta justizia aldarrikatzen duen agiria irakurriko dute. 
 
Udaletik eta Lan Taldetik ospakizunarekin bat egiteko deia luzatu dute. 
 
 {mosimage}