Erregional Preferenteak bigarren garaipena lortu du

plaentxia_com 2011ko ira. 19a, 15:21

Laskurainek bihar Logroñoko Adarragan jokatuko du arratsaldeko 19.15ean. Xala izango du bikote, Bengoetxea VI eta Patxi Ruizen aurka. 

 
 
 
 
 
Sorako Erregional Preferenteek ezin hobeto hasi dute denboraldia. Lehen partiduan Ordiziari 0-1 gailendu zitzaion Sora eta zapatuan berriz, 2-0 irabazi zion Anaitasuna "B"ri. Sailkapenaren buruan kokatu da, 6 punturekin. Atzetik, baina puntu berberekin Amaikak Bat debarrak daude, hurrengoak Lagun Onak azpeitiarrak, 4 puntu batuta. Datorren partodua Zestoaren zelaian jokatuko dute. 
 
Sorako beste taldeentzat asteburu petral samarra izan da. "B" Erregionalek Mutrikuren zelaian jokatu zuten, eta 5-0-eko markagailuaz amaitu zuten neurketa. Punturik gabe joan ziren etxera. 
 
Jubenilek Bergara "B" hartu zuten Ezozin. Kanpokoentzat izan ziren hiru puntuak, 2-4 galdu ostean. Kadeteak ere punturik gabe amaitu zuten azken jardunaldia, Eibartarrak gogor aritu ziren eta 6-0 garaitu zituzten plaentxiatarrak
 
Datozen neurketak (irailak 24): 
Zestoa-Erreg. Preferentea
"B" Erregionala-Aretxabaleta "C"
Aretxabaleta "B"-Jubenilak
Kadeteak-Arrasate
 
Laskuk Adarragan jokatuko du bihar
Laskurainek eta Idoatek 22 eta 16 galdu zuten Urdulizen Titin III eta Zabaletaren kontra. Bihar Logroñoko Adarragan jokatuko du Laskuk, Xala izango du bikote, Bengoetxea VI eta Patxi Ruizen aurka, arratsaldeko 19.15ean. Sarrerak telefono honetan eskuratu daitezke: 667 487 273 (Isabel).