Asteburua kirolez betea dator

plaentxia_com 2011ko ira. 16a, 14:59

Asteburua

Asteburua kirol jokoz betea dator. Futbolari dagokionez, Preferenteak ez ezik (aurreko astean estreinatu ziren) gainontzeko taldeentzat denboraldia bihar hasiko da.
Kadeteek Unben jokatuko dute Eibartarraken aurka, 11etan. Jubenilek Ezozin hartuko dituzte Bergarako mutilak, 16.00etan. Erregional Preferenteek ere, bihar arratsaldeko 18.15ean jokatuko dute Ezozin Anaitasunaren aurka. 
Azkenik, Erregionalek San Migelen jokatuko dute Mutrikuren aurka. 
 
Esku pilotan, Aritz Laskurainek Urdullizen izango du lehia. Idoaterekin bikotea osatuko du, Titin III eta Zabaletaren aurka. Arratsaldeko 17.00etan izango da partidua. 
 
Hurrengoa berriz, Logroñoko Adarragan izango da, iraialren 20an. Xala izango du bikote, aurkariak berriz, biharkoan galtzaile irtengo den bikotea izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.