Urrats Dantza taldeak Oñatiko Euskal Jaian parte hartuko du

plaentxia_com 2011ko ira. 16a, 14:36

Urratseko 30 bat gaztetxok ere dantzatuko dute Oñatiko jaialdian. Urriaren 9an berriz, Antzuolan izango dute zita.

 
 
 
 
 
 
 
Domekan Euskal Jaia ospatuko dute Oñatin. Soraluzeko Urratsek ere parte hartuko du jaialdian Debagoieneko dantza taldeekin batera. Goizetik joango dira, egunpasa, 30 bat ume.
 
Antzuolan ere bai
Datorren hilean beste zita bat izango dute, Antzuolan, urriaren 9an egingo den Haurren Euskal Jaiean.
 
Ikastaroak urritik aurrera
Euskal dantzak ikasteko gogoz dabilenari jakinarazi, urrian hasiko direla dantza klaseak, ume eta nagusientzako. Animatzen denak, izena eman dezake urratsdantza@gmail.com helbidean.