Marraskilo Tourren V. edizioa irailaren 24an

plaentxia_com 2011ko ira. 14a, 16:37

Bosgarren edizioa irailaren 24an izango da, goizeko 6:00etan abiatuko da Plaza Barritik. Denera 35 kilometro egingo dituzte mendiz-mendi eta bukaeran, eguerdiko 15:00ak inguruan, bazkaria egingo dute Plaza Barrixan. 
 
Aurtengo ibilbidea honakoa: Sagar Erreka- Topinburu-Gallastegitorre-Krabelinaitz-Txurruken-Ezozibidea-Karakate-Atseden txaboleta-Plaza Barrixa. Izena emateko Kutxako kontu honetan diru-sarrera egin behar da:(+gehiago) 

 
Mendi itzulian parte hartzeko Kutxako 2101 0062 1601 2187 1321 kontuan egin beharko dute diru sarrera, izen-abizenak adierazita. Bazkideek 8 euro eta besteek 10. Ordainagiria irteeran erakutsi behar da dortsala jasotzeko. Egunean bertan ordainduz gero 15 euro izango dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.