Beldur Barik lehiaketan izen ematea zabalik da

plaentxia_com 2011ko ira. 14a, 16:15


Emakumeenganako Indarkeriaren kontra egiteko sortutako lehiaketa martxan dago. Bigarren edizio honetan ere, edozein adierazpen mota onartuko da: ekintzak, ideiak, argazkiak, proiektuak, musika, poesia, dantza, animazioak, ilustrazioak, performanceak, bideoak... emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten duen adierazpen artistiko guztiak dira baleko.

 
Proposamenak azaroaren 11ra arte jasoko dira. Hiru sari emango dira eskudirutan: 1. kategoriako saria (12-17 urte) 1.000 € ; 2. kategoriako saria (18-26 urte) 1.000 €; Herri saria* (2 kategoriak biltzen ditu) 300 €.
 
Aukeratuak azaroaren 26an Donostian egingo den II. Beldur Barik Topaketan parte hartu ahal izango du.  
 
Lehiaketaren oinarri guztiak ondorengo helbide honetan batu dituzte: http://pre.beldurbarik.org/bases-del-concurso/
 
{mosimage} 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.