Mesedeetako Amaren jaiak asteburuan ospatuko dituzte

plaentxia_com 2011ko ira. 15a, 12:00

Bihar hasi eta domekara bitartean ospatuko dira Errekalde auzoko jaiak. Umeentzako jolasak eta txokolatadarekin hasiko dura. Gauean, mus txapelketa jokatuko da. Hurrengo egunetan erraldoi eta buruhaundiek kaleak animatuko dituzte, herri bazkaria egongo da eta 20 saskiren zozketatuko dira. 

 

ERREKALDEKO MESEDEETAKO AMAREN JAIXAK
 
Irailak 16, barixakua
17.00etan Umeentzako jolasak eta txokolatada
19.00etan Txistor-jana
22.00etatik aurrera Mus txapelketa. Izen-ematea 10 euro bikoteko.
                                                                1.go saria: Sei txuleta, 2 kilo txorizo iberiko, 4 ardo boteila eta sei esparrago lata. 
 
Irailak 17, zapatua
12.00etan Erraldoi eta buruhaundiak, iparraldeko gaiteroekin. 
13.00ean Paeila prestaketa.
14.30ean Herri bazkaria trikitilariekin. (paeila, ogia, edariak eta izozkiak osatzen dute. 10 euro).
16.00etatik aurrera Tute txapelketa.
22.30ean Itxaflero jaurtiketa.
 
Irailak 18, domeka (jubilatuen eguna)
12.00etan Patata tortila lehiaketa (etxetik eraman behar da materiala).
12.30ean 20 saskiren zozketa.
15.00etan Jaien amaiera.