Lehiaketaren izenak berak dioen moduan, enbidia haundia emango duen argazkiak nahi ditugu, berdin digu oporretan ala etxean egindakoak diren. Garrantzitsuena momentu goxoren bat jasotzea da, paisaia ikusgarri bat edo une gogoangarri bateko argazki bat. Horrelakorik bizi izan baduzu uda honetan, eta horren testigantzarik baduzu, bidali erretratua eta irabazi asteburu pasa landetxe batean! Bigarren saridunak Txurrukan bazkari bat irabaziko du.
Hona oinarriak:
"Ni baino hobeto dagoena, txarri galanta!" V. Udako Argazki Lehiaketa
- Parte hartzaile bakoitzak, gehienez, 5 argazki aurkez ditzake.
- Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
-Egilearen izen-abizenak.
-Harremanetarako telefonoa.
-Argazkia non ateratakoa den.
-Argazkian zer eta nortzuk agertzen diren.
- Argazkiak jasotzeko epea: irailaren 30a.
- Argazkiak aurkeztu ahal izango dira paperean edo digitalizatuta (paperean ondo erreproduzitzeko adinako bereizmenarekin).
- Bidali argazkiak eta aipatutako datu GUZTIAK e-postaz aldizkaria@pilpilean.com helbidera edo Pil-pilean Euskara Elkartera.
- Egoitzara ekartzekotan, kartazal batean sartuta (egilearen izen-abizenekin), CD batean edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta JPG formatuan.
- Parte hartzeko ez da ezer ordaindu beharko.
- Argazkiak izan daitezke koloretan zein zuri-beltzean.
- Epaimahaia Kontrargi argazki kolektiboko kideek osatuko dute.
- Argazki guztiak Plaentxia.com webgunean eskegiko dira.
SARIA:
Irabazlearentzako, landetxe batean asteburu-pasa. Bigarren sarituarentzako Txurrukan bazkaria.