Udalbatzarreko bideoa: Iker Aldazabal izango da Mankomunitaterako Soraluzeko ordezkaria

plaentxia_com 2011ko ira. 9a, 16:21


 
Eguazteneko Udabaltzarrean erakunde kolegiatuetarako ordezkariak izendatu beharra zegoen (lehen Udalbatzarrean oposizioak blokeatuta geratu eta gero).
 
Lehenengo puntuak nahasmena ekarri zuen pleno aretora, EAJko zinegotziek Udal Gobernu Taldearen proposamenean aurka bozkatu beharrean, ia abstenitu egin zirenean. Azkenean, lehen proposamena baztertu eta oposizioak aurkezturiko emendakina onartu zuten (6 botu alde eta 5 kontra). Horrela, Iker Aldazabalek ordezkatuko du Soraluze, Mankonumitatean. 
 
Espainiako Vueltako mozioan, EAJk bere aldetik joan zen eta bere mozio alternatiboa ekarri zuen plenora. Azkenean bakoitzak bere mozioa aurkeztu zuen, oso antzekoak biak, eta biak onartu zituzten.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.