Bilduk Espainiako Itzuliaren gaineko mozioa sartuko du gaurko plenoan

plaentxia_com 2011ko ira. 7a, 15:13

Honez gain erakunde kolegiatuetarako ordezkariak bigarren aldiz bozkatuko dituzte. 19.00etan hasiko da saioa, pleno aretoan.

 
 
 
 
 
 
Abuztuko oporren ondotik legealdiko bigarren Udalbatzarra egingo da udaletxeko saio aretoan gaur arratsaldeko 19etan. "2010eko aurrekontuaren kontu orokorra" onartzeaz gain, egunotan zer esana eman duen Udalbatzaren agintepeko Erakunde Kolegiatuetarako udalaren ordezkariak izendatuko dituzte.
 
Espainiako Itzuliaren gaineko mozioa
Bilduk bere aldetik mozioa aurkeztuko du Espainiako Itzuliaren gainean. Mozioa Euskal Herriko 24 eragile sozial, sindikal eta politikok sinatutako testua da. Besteak beste, honako eskakizunak egiten dira bertan: "Ordezkaritza guztiek Espainiako Itzulia Euskal Herrira etortzearen inguruko iritzia ematea". "Gure nazio izatea ukatzen digutenek, ukazio hori berresteko helburuarekin dakartela kirol froga garrantzitsu hau gure herrira" eta horregatik ez dela ongi etorria.
 
"Txirrindularitzari bai! Inposaketari ez! Euskal Herria nazioa!" leloa daraman kartela udaletxean zintzilikatzeko ere eskatuko dute mozio bitartez.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.