10 urte beteko dira Asier Heriz eta Iñaki Saez auto istripuan hil zirela

plaentxia_com 2011ko ira. 7a, 13:42

Senide eta lagunak egitaraua prestatu dute ezbeharraren urteurrenean. Zapatuan Karakatera mendi itzulia egingo dute eta bertan omenaldia egingo diete.

 
 
 
 
 
 
 
 
Lurdes Txurruka presoa bisitatzera zihoazenean hil ziren Asier eta Iñaki eta gertaeratik hamar urte beteko dira bihar, irailaren 8an. Senide eta lagunak orain arte egin duten moduan, aurten ere gogoan izango dituzte.
 
Bihar, eguena, kontzentrazioa egingo dute Plaza Barritik, arratsaldeko 19.30ean. Zapatu goizean mendi martxa antolatu dute Karakatera. Bertan bi lagunei egindako monolitoan omenaldia egingo diete. 
 
Arratsaldeko 19.30ean berriz, manifestazioa irtengo da Plaza Barritik. Eta ostean "Dispertsiorik Ez!" ekitaldia egongo da.