Fit-boxing izeneko jarduera berria eskainiko du kiroldegiak

plaentxia_com 2011ko ira. 2a, 12:47

Probatzeko aukera egongo da hilaren 19an eta 21ean, 18:30etik aurrera. Kiroldegiko ikastaroak hilaren 12an hasiko dira ordutegi berekin. (+ gehiago)

  
Maria Gallastegi udaleko kirol teknikariak jakinarazi du kiroldegiko ikastaroak hilaren 12an hasiko direla. Ordutegi berberak izango dituzte eta ekainean ikastaroetan parte hartu zutenek irailean jarraitzeko aukera dutela azaldu du.
 
Aquagym, goizeko helduen igeriketa, eguerdiko dantzak  eta astelehen eta eguaztenetako 20etako spinning klaseen taldeetan ez da gutxieneko jende kopururik beharko eta beraz, irailean jendea apuntatzen bada ikastaro hauen klaseak ere urrian hasiko dira.
 
Fit-boxing klaseak eskainiko dira
Ikasturte honetan kirol jarduera berri bat eskaini nahi du kiroldegiak: fit-boxing-a. Boxeoa eta kick-boxing modalitateak uztartzen ditu, musikak lagunduta. Berau probatzeko ate irekiak egongo dira irailaren 19an eta 21ean, 18:30etik aurrera. 
 
Bukatzeko umeen igeriketa klaseak urriaren 3an hasiko dira. Izena emateko azken eguna irailaren 16a da.