San Martzialgo jaiak ospatuko dituzte asteburuan

plaentxia_com 2011ko ira. 2a, 14:00

Adin eta gustu guztientzako ekitaldiak antolatu dituzte, BTT itzulia, paeila lehiaketa, kontzertuak eta jolasak besteak beste. Hona egitaraua:

 
 
 
 
 
  
Denetariko ekitaldiak izango dira aurtengo San Martzialetan.
 
Zapatuan mendi taldeak 15 kilometroko mendi itzulia egingo du Topinburutik San Martzialera. Arratsaldean hasiko dira ofizialki auzoko jaiak eta umeentzako jolasak egongo dira. Gauean Mikel Garate bakarlariak eta MP5 talde eibartarrak kontzertua eskainiko dute.
 
Domekan San Martzialgo bigarren BTT itzulia jokatuko da. (Informazio gehiago atzoko albistean). Eguerdiko mezaren ostetik paeila lehiaketa etorriko da. Urrats Dantza taldeak dantza ikuskizuna eskainiko du.
 
Arratsalderako mus txapelketa antolatu dute eta txikienentzat zezenak eta pottokak egongo dira. 19.30eko txokolatadarekin amaituko dira aurtengo jaiak.  
 
San Martzialak 2011
 
Irailak 3, zapatua:

9:00 Gurasoen mendi taldeak gidatutako San Martzial mendi itzulia (15 kilometroko itzulia Topinburu aldetik). Amaiera San Martzialen
17:00 Jaien hasiera eta umeentzako jolasak Kulkiren eskutik
23:00 Kontzertua MP5 taldea eta Mikel Garate bakarlaria
24:00 Karidadeko salda egiten hasiko dira

Irailak 4, domeka:

10:00 BTT itzulia
12:30 Meza
13:00 Paeila lehiaketa eta Urrats Dantza Taldearen dantza ikuskizuna
16:30 Mus txapelketa
18:00 Zezenak eta pottokak
19:30 Txokolatada