Zapatuan "Mugitu gherrixa" lipdub-a grabatzeko jendetza espero zuten Galtzagorrixek, bada, aurreikuspenak bete egin ziren: 400 lagun inguruk bat egin zuen deialdiarekin. Herriko elkarte, talde eta norbanako mordoak hartu zuen parte bideoaren grabazioan, nork bere aldarrikapenak eginez.
Lau bider grabatu zuten lipdub-a Itziarren Semeak taldearen "Mugi Gerriak" kantuaren gainean. Hala ere, grabazioa zela izango zen segituan harrapatu zuela esan dute antolatzaileek:
"Hasieran pixkat kaosa egon bazan be
behin lelengo bueltia eginda jende guztiak bazekixan nun egon bihar zeban
eta oso oso ondo urten zan. Gainera jendia letria ikasitta etorri zan, hori kristona
da kantua oso ezaguna ez zala ikusitta".
{mosimage} "Soraluze bizirik daguala demostratu genduan"
Pozik geratu dira emaitzarekin: "Holako gauzak gehixagotan egin biharko lirakela esaten zeban jende askok". Horregatik gazteek eskerrak eman dizkiete parte hartzaile guztiei euren blogean, "zuen danon parte hartzerik barik ez zan posible izango. Soraluze bizirik daguala demostratu genduan atzo".
Edizio lanekin amaitzen dutenean eskegiko dugu bideoa
Emaitza ikusteko amorratzen egongo da jende asko eta oraindik pixkatean itxaron egin beharko du, bideoa ez baitago amaituta. Hori bai, edizio lanekin bukatzen dutenean bideoa zabalduko dutela jakinarazi dute Galtzagorrixek, "azken ikutuak emotia falta da. Asko jota, eguen honetarako egongo da". Beraz, jaso bezain laster, hemen egongo da ikusgai.
Gogoratu baita, uztailaren 24an Plaza Zaharreko txosnetan emango dutela, iluntzeko 21,00etan.
Galtzagorrixen bloga: http://galtzagorrixak.wordpress.com/